Irakurzaletasuna bultzatuz DBHn
DBH 2. mailan irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, Euskarako irakasleek egitasmo bat jarri dute martxan. Tolosako Udal Liburutegiko liburuzainekin bi bisita hitzartu dituzte: lehena, martxoan; eta bestea, maiatzean. Bertan aukera izan zuten nobelak, komikiak, aldizkariak hartzeko eta etxera eramateko. Izan ere, hirugarren ebaluazioko leloa: “Eskuartean beti irakurgairen bat” da.