Laskoerronka
Aurtengo ikasturtean, Batxiler 1eko ikasleak LASKOERRONKA izeneko lehiaketa kooperatiboan parte hartzeko aukera izan dute Gorputz Hezkuntzako irakasgaian.
Jarduera honek bi helburu nagusi zituelarik, batetik, ikasleen arteko talde lana edo kooperazioa sustatzea eta bestetik, lehiaketan bertan aurkituriko erronkak gainditzeko beharrezkoak diren konpetentziak garatzea.
Bestalde ikasleen motibazioa eta gogoa nolabait indartzeko “ Conquistador del fin del Mundo” telesailean ikus ditzakegun frogak hartu ditugu eredu eta gure kontextura ekarri ditugu, ikuspegi hezitzaile bat emanez eta bide batez gure ikasleen segurtasuna bermatuz.
9 ikasleez osaturiko talde mixtoetan banatu dira partehartzaileak. Bertan froga ezberdinak gainditu behar izan diztuzte, “irla magikoa”, soka-salto kooperatiboa, pista jolasa+orientazioa, giza-zizarea, “harresia” (gainetik).... Aipaturiko jardueren garapenean, errealitatean garrantzitsuak izan daitezkeen hainbat gaitasun garatu dituztelarik: ikasleen arteko komunikazioa, planifikatzeko gaitasuna, mapen irakurketa, iparrorratzaren erabilera,...
Ikasleak primeran aritu ziren!!!!!