Irudi berria
Garai berri bat hasi du gure ikastolak: ongi etorri Laskorain Ikastolaren 51. urtearen lehen astera.
Etengabe hazten eta hezten ari gara; bai zuek eta bai gu, bakoitza gure erara. Horregatik, gure izaera berria gorpuzteko garaia iritsi dela eta, gure identitatea eraldatu dugu: marka berria estreinatzen dugu aste honetan.
Gure identitate bisual berriak Laskorain Ikastola osatzen duten norbanako guztien batura islatu nahi du: pieza txiki guztien artean eratzen den sarea.
Marka berria sortzearen prozesua ere halakoxea izan da: parte-hartzailea. Zuzendaritza taldeaz gain, guraso, langile, ikasle ohi eta ikasleek osatutako talde batekin ere egin dira analisiaren eta kontzeptualizazioaren fasea. Ondoren, ikasle txikienek hartu dute parte sorkuntza tailerren bidez.
Eurek eskuz landutako forma eta koloreak Laskorain definitzen duten kontzeptuekin nahastuta lortutako emaitza izan da ondoren gure identitatearen protagonista bilakatu dena.
Etorkizuna landu eta aldatzeko, lehenik gu aldatu behar baikara.