Antzerki emanaldiak ingeleraz

On Stage proiektuaren barnean, urtero moduan, antzerki emanaldi batekin amaitzen dute proiektua.

Prestaketa lanetan buru belarri ibili dira azken boladan LH3ko ikasleak. Gidoiak ikasi, estenatokia eta jantziak prestatu, entseguak egin… Egindako lanak, asteartean eta asteazkenean ikusi zuen argia Usabalago Areto Nagusian. Guraso zein Sakramentinoetatik joandako haur txikiagoek gozatu ederra hartu zuten LH3ko lau taldeek eskainitako emanaldiekin.

Beste behin ere argi geratu da artista handiak ditugu ikastolan!