DBH3koak enpresa ezagutzen

Aste honetan, DBH3ko Gizarteko ikasleek Legorretako EREDU- ENEA kooperatiba bisitatu zuten. Enpresa honek diseinu moderno eta garaikideko altzariak egiten ditu eta Espainian eta mundu mailan saltzen ditu.  

Gure ikasleek industria motak eta haietan erabiltzen diren prozesuak landu dituzte lehen hiruhilekoan. Horrez gain, proiektu txikietan eta taldean arituz, beraien industria propioak sortzeko aukera izan dute ikasgelan.

Eredu-Eneara egindako bisitan, bide paregabea izan zuten bertan sortutako altzarien fabrikazio-prozesu guztiak ikusteko, zuzendariaren gidaritzapean: lehengaitik produktua saldu arteko lana zertan datzan ezagutu zuten eta bertan egindako altzariak natura errespetatuz ekoitziak izan direla frogatu zuten.

Ikasle guztiek oso esperientzia interesgarria izan dute!!