Zumaiako flyscha aztertzen
Azaroaren 17an Batxiler lehen mailako Biologia eta Geologia arloa ikasten duten ikasleak Zumaian izan ziren. Bertan, Algorri interpretazio zentrokoek gidatuta, Zumaia eta Deba arteko flyscha eta Euskal Herriko historia geologikoa aztertzeko aukera izan zuten. Ekintza desberdinetan parte hartu zuten: geologiako tailerra, itsas ertzeko ibilbidea, museoa, ikus-entzunezkoak...
Lehen hiruhilekoan ikasitakoa bertan aplikatu ahal izan zuten ikasleek eguraldia lagun.