HH3koak tailerretan

HH3ko haurrak, hainbat arratsaldetan, tailer ezberdinak egiten aritu dira. Momentuz, masaje, sukaldaritza eta musika tailerra egiteko aukera izan dute.

Masaje tailerrean, hamaketan lasai etzanda elkarri masaje goxoak ematen aritu dira musika lasaigarriarekin. Sukaldaritza tailerrean, donutsak eta txupasusk egin eta dastatu dituzte. Musika tailerrean, berriz, danbor doinuak nagusitu dira gitarraren laguntzarekin.

Haurrek beraiek erabakitzen dute euren interesen arabera zein tailerretan parte hartu. Momentuz horiek dira eginiko tailerrak, baina eskaintza berriak ere izango dituzte datozen asteetan.