Indarkeria matxistaren aurka
Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Saileko ordezkari batzuk izan dira LH 6. mailako ikasleekin lan saio bat egiten indarkeria matxistaren inguruan "Denok zu" lelopean. Indarkeria mota desberdinak identifikatu zituzten: psikologikoa, fisikoa, sexuala, ekonomikoa... bideo, ariketa eta ikasleen esperientzia batzuen bidez. Horiei aurre egiteko tratu onak eta enpatia zer diren adierazi zuten. Bukaeran emakume baten aurpegiko kareta eman zieten ikasle guztiei eta talde osoaren argazkia egin zuten. Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna azaroaren 25ean izango da.