50.urteurrena - Ikuskizun ibiltaria

Iritsi da Laskorain ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko eguna eta horretarako Ikuskizun Ibiltari bat antolatuko dugu datorren urriaren 28an, larunbata, 17:30ean. Izena ematen duzuen guztiokin lau talde osatuko ditugu eta ikuskizuna Sakramentinoetako patioan bukatuko da jaialdi batekin. 

Ikuskizuna modu egokian antolatu ahal izateko, ezinbestekoa dugu ikusleen kopurua jakitea, eta horretarako urriaren 20a baino lehen izena eman dezazuen eskatu nahi dizuegu. Horretarako, ondorengo esteka bete behar duzue.

Izen ematea, bakarrik edo taldean izan daiteke. Bat baino gehiago bazarete, mesedez idatzi zuetako baten izen-abizenak eta helbide elektronikoa, eta jarri zenbat lagun etorriko zareten.Ikuskizuna doakoa da. Mezu hau zabaltzea eskertuko genizueke.

Anima zaitezte Ikastolaren hasiera garaiak irudikatuko dituen ikuskizun ibiltari honetan parte hartzera!