Ikaslerik zaharrena eta gazteena

Laskorain ikastolak 50 urte ospatzen zituen egunean, giza-kate erraldoi ikusgarriaren ondoren, Sakramentinoetako patioan ikasleen elkarketa egin genuen txaranga eta guzti Pirritxen laguntzaz.

Eta 1967ko urrian Laskorainen hasi ziren haur haiek gogoan izanda, 2017ko urriaren 4an gure artean ditugun bi ikasle elkartu genituen: zaharrena eta gazteena. Asier Lekubide eta Arlet Irastorza.

Gizakatearen bi muturrak balira bezala, 18 urteren aldearekin, batak bestea besoetan goxo-goxo hartu eta komunitate beraren partaide bezala zainduz.

Gora zuek !