KiVa ikastola gara!

LH1. mailan dauden ikasleei, jazarpenaren aurkako prebentzio programa hau aurkeztu zaie.

Lau gelak jangelan elkartu dira eta KiVa taldeko arduradunek proiektuaren nondik norako guztiak azaldu dizkiete. Zer den KiVa ikastola izatea, zertarako balio duen, KiVa taldea zer den… izan dute hizpide. Ondoren, bakoitzak KiVako bere logoa margotu du eta elkarri eskua emanda “gu KiVa ikastola gara!” oihukatu dute.

Gainerako Lehen Hezkuntzako beste mailatako ikasleek,  proiektu honen muina gogora ekarri dute. Iazko ikasturtetik ezaguna zutenez, ipuin, koaderno eta bestelako baliabideekin orain arte proiektu honetan egindakoaz hitz egin dute. Gogotsu hasi dugu KiVa ikasturte berria!