Hezkidetza proiketua

Tolosako Udaleko Berdintasun Departamentutik bideratuko Hezkidetza proiektuak lau urtetako ibilbidea egin du. Orain, irailean, balorazio eta ebaluaziorako tartea izan da.

“Hezkidetza emozionala lantzeko egitasmo integrala” izeneko proiektu hau, Tolosako ikastetxe guztietan eraman da aurrera; baita gurean ere. Harremanak taldea izan da proiektu honen eragile nagusia. Gure ikastolan ere ugariak izan dira gaiarekin lotutako formazio saioak, sentsibiliazaio kanpainak, Hi Haiz Hi-Beldur Barik programaren garapena… Ekainean amaitu zen eskuhartze hori, eta orain, irailean, udalak antolatutako bilera ezberdinetan parte hartu dute Laskorain Ikastolako zuzendaritza taldeak, irakasleek, gurasoek eta ikasleek. Helburua, esan bezala, proiektuaren balorazio eta ebaluazioa egitea izan da. Proiektu honek eremu ezberdinetan izan duen inpaktu eta eragina ikusi nahi izan da. Era berean,baita egungo beharrak hauteman eta etorkizuneko erronkak identifikatzea ere.