Irakaslegoa formakuntza saioetan

Haur Hezkuntzako irakasleek, logopediaren inguruko formakuntza izan zuten irailaren 12an Beatriz Eceizaren eskutik. Nagusiki, hizkuntza arazoen prebentzioa izan zen hizpide. Detekzio goiztiarra egiteko gelan erabili beharreko tresnak, detekzioa egindakoan gauzatu beharreko esku-hartze motak eta esku-hartzea irakaslegoaren esku ez dagoen kasuetan,  ikastolatik bideratzen den prozeduraren berri ere eman zen, besteak beste, ikastaro honetan.

Bestalde, Lehen Hezkuntzako irakasleek, egun berean, matematika konpetentzia lantzeko proposamen metodologia ezagutu zuten Angel Alsinaren eskutik. Irailaren 21 eta 22an, berriz, Nerea Mendizabalen eskutik, Komunikazio ez bortitzaren inguruko saioak izan zituzten. Marshall Rosenberg-ek garatutako komunikazio eredu hau, elkarrizketa zintzo, benetako, errespetuzko eta sormenezkoa irekintzen eta indartzen ahalegintzen da. Saio hauetan, alderdi teorikoa ezagutzeko tartea izan zuten eta ondoren, kasu ezberdinak proposatu eta praktikan jartzen saiatu ziren.

Amaitzeko, iazko ikasturtean Javier Bahonekin hasitako formakuntzari jarraipena eman zioten irailaren 25ean Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntzako irakasleek. Pentsamenduaren eraikuntzan eragiten duten bitartekariak ezagutzen jarraitu zuten; bai maila teorikoan eta baita praktikoan ere.