Laskorain, Tabakalerako kultura digitala eta teknologia laborategietan
Hirikilabs, Tabakalerako kultura digitala eta teknologia laborategiak Hezkuntzan material irekia sortzeko deialdian hautatutako proiektuak ezagutzera eman ditu eta, oinarrietan aurreikusi bezala, bost proiektuk jasoko dute laguntza berritzaile hau. Hauetako bat LASKORAIN IKASTOLA izango da. Era horretan, Hirikilabs-ek esperimentatzera ausartzen diren irakasleek aurkitzen dituzten oztopoak gainditzen lagundu eta haiek egiten duten lana babestuko du, batetik, materiala erosteko diru-laguntza emanez eta, bestetik, Hirikilabs laborategiko tresneria eta baliabideak eskainiz.
Gure proiektua LABORATEGI BAT SORTZEA izango da. Ander Lorente irakaslea buru dugula proiektuen bidezko ikaskuntza (PBL) oinarritzat hartuz, ikaslea ikaskuntza-prozesuaren jakitun eta arduradun egingo duen metodologia den neurrian, DBH amaitzera doazen eta beren ikasketak Erdi Mailako Heziketa Ziklo batera bideratu nahi dituzten ikasleei baliagarria izango zaien garapen toki bat eratzean datza.