Ikastola egunerako dena prest

Ekainaren 11ean ospatuko dugu Ikastolaren eguna. Eguraldi bikaina aurreikusita dago eta ondorengo egitaraua antolatu dugu:

  • 10:30ean bizikleta ibilaldia: Usabaldik aterako gara, Tolosako Alde Zaharreraino joan ondoren berriro Usabalera itzuliko gara. Kaskoa ekartzea derrigorrezkoa da. 
  • 11:00etan hamaiketakoa eta jolasak. Familia bakoitzari patata tortila bat ekartzea eskertuko genizueke. Bizikleta ibilaldian parte hartu behar dezutenok, 10:30ean utz dezakezu tortila ikastolan bertan.
  • 12:00etan Haur Hezkuntzako jaialdia. Jarraian zirko tailerreko emanaldia
  • 12:30ean Antzerkia areto nagusian
  • 13:00etan Abesbatza ganbaran
  • 14:00etan Bazkaria. 1.300 lagun elkartuko gara. Bazkaldu ondoren bakoitzak bere mahaiak eta aulkiak jasota uztea eskertuko genizueke.
  • 15:30ean Kazkabarra taldearen eskutitk jolasak
  • 16:00etan Potxin eta Patxin pailasoak
  • 16:30ean helduentzat Jolasak
  • 17:30ean dantzaldia DJ Bull-ekin