Gaztelun 2 urtekoak
Ze egun polita igaro genuen aurreko ostiralean!
Autobuses egin genuen bidaia ,emozioz beteriko bidaia.Gerrikoak lotu eta Pirritx eta Porrotxen abestiekin iritsi ginen Gaztelura.
Gose piskat egiteko,mendi buelta egin genuen, bidean antzarrak,arkume,behiak eta zaldiak ikusi genituelarik.
Ondoren, frontoira joan eta hamaiketakoa jan ondoren (batzuk bazkaria ere jan nahi zuten), parkean jolasean ,kantari,aurpegiak margotu,…eta bazkaltzeko ordua iritsi zitzaigun.
Berriz ere emozio ugari, bakoitzak bere motxila eta bazaria laguntxoei erakusterako unean.
Konturatzerako autobusa bertan genuen. Ikastolara bidean, nahiz eta kantari aritu, batzuk goxo -goxo lokuluxka txiki bat egin zuten.
Aupa HH 2ko haur guztiak!