Juan Lope marrazki lehiaketan sarituak

Juan Lope artistaren omenez antolatutako Marrazki Lehiaketan ikastolako DBH 2. mailako Nahia Lopez eta Maddi Gonzalez izan dira sarituak, 2. postua lortu dute Tolosako hiru ikastetxeetako ikasle parte-hartzaileen artean. Aurreko ostiralean izan zen sari banaketa Aranburu Jauregian, Juan Loperen eskultura, marrazki eta argazkien erakusketaren inaugurazioan. Lehiaketan parte hartu duten marrazki guztiak ere ikus daitezke bertan. Argazkian, ikasle saritu guztiak epai-mahaiko kideekin.