Maiatzaren 13an, DBH 2ko ikasleen Euskadiko 15. Olinpiada Matematikoa izan zen. Bertan EAEko 103 ikastetxek parte hartu zuten: Arabako 24k, Bizkaiko 45ek eta Gipuzkoako 34k. Laskorain Ikastolako ordezkari Jon Etxeberria eta Iker Izagirre ikasleak joan ziren lehiaketa honetara.