Sakramentinoetako patioa eraldatzen
Urtarrialaren 25ean egin zen Sakramentinoetako patio berriaren inguruan hausnartzen hasteko lehen bilera. Tartean, beste hainbat egin dira eta azkenekoa, asteazkenean izan zen.
Guraso, irakasle eta hainbat profesionalen laguntzarekin, patio berria izango dena forma hartzen ari da. Asfalto eremuak eta bestelako materialekin osatutako natur eremuak zehaztu dira. Baita bertan kokatuko diren hainbat elementu ere. Sukaldea, etxetxoa, egurrezko estruktura, hondarrezko eremu bat, instrumentuen txokoa, haurreskolakoen kanpoko eremua…
Orain, bilera hauetan zehaztutako, astelehenean egingo de artezkaritza kontseilura eramango da proiektuaren onespena jasotzeko.
Hona hemen patio berria definitzen duen planoa.