Liburuaren eguna
Liburuaren egunaren harira, Batxilergo 1eko Literatura Unibertsaleko ikasleek lanketa interesgarri bat gauzatu dute.Gelaz gela ibili dira ikasleei galdetegi ezberdinak pasatzen; Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergora bitarte. Ikastolako ikasleek irakurtzen dituzten liburu motak, irakurketa ohiturak, leku eta ordutegiak, pertsonaien inguruko kontuak, hizkuntza, maiztasuna, ipuin gustukoenak... izan dira hizpide galdetegi horietan. Ondoren datu guztiak bildu, sailkatu, grafikoen bidez adierazi eta ondorioak ere atera dituzte. Egindako ikerketa ikusteko aukera daukazue ondorengo aurkezpen honetan.
Fitxategia: