Nor gara
Laskorain Ikastola 1967an herri ekimenaren bidez sortutako erakundea da, 0-18 urte bitarteko ikasleen hezkuntza beharrei erantzun egokia ematearren sortu zena.
Langile taldea konprometituta dago erakunde lagunekin eta gurasoekin, elkarlanean ari gara horien seme-alaben heziketan laguntzeko eta hori osatzeko. Konfiantza ardatz duten pertsonen hezkuntzan lagundu nahi dugu, emozionalki adimentsu eta zoriontsuak izan daitezen; bizitza proiektuaren jabe, konpetenteak eta ekintzaileak, mundu solidario bateko gizarte euskaldun, auto-eratu, kooperatibo eta teknologiko bateko kideak.
IKUSMIRA
Laskorain Ikastola erreferentziazko ikastola izan dadin nahi dugu, bertatik aterako diren ikasleen ahalmen pertsonal, akademiko zein profesionalak potentziatuko dituelako. Euskaldun jatorrak izan eta euskal gizarte on baten eraikuntzarako konpromezu zuzena izango dutelako ezagutuko dira.
Eta hori, beraien eskura baliabide egokiak dituzten, maila pertsonal, tekniko eta dedikazio handiko irakasleekin eta inplikazio zuzena eta laguntza ematen duten gurasoekin eta beste gizarte eragile laguntzaileekin lortuko dugu.