Sardinian izan da Batx.1eko ikasle talde bat
Batxilergo 1.mailako 24 ikasle eta hiru irakasle Sardinian izan dira martxoaren 17tik 25era bitartean. Erasmus + proiektuaren baitan, azken bidaia izan da aipatutakoa.
Laskorain Ikastolak programa bat eratu du beste bi herritako kideekin batera; sardiniar eta flandiarrekin. Programa honek “Minority languages, good travelling companions” du izena, alegia, “Hizkuntza minorizatuak, bidai lagun onak”. Funtsean, hizkuntza minorizatuen inguruko lanketa du oinarrian.
Azken emaitza, bidaiarientzat gida bat sortzea izango da. Euskaraz, sardinieraz, flandrieraz eta ingelesez idatzitako gida bat eratuko dute. Gauzak horrela, hiru herrialde horietakoren batera bidaiatu behar izanez gero, bidaiariak, bertako hizkuntzari dagozkion esapide eta oinarrizko hiztegia izango du eskura hiru kideetako ikasleek egindako gidari esker. Hain zuzen ere, gida hori egiten jardun dira Sardiniara bidaiatutako 24 ikasle eta irakasleak.
Proiektua gauzatzeko eskolan lanean aritzeaz gain, ingurua, bertako eraikin eta ohiturak ezagutzeko aukera ere izan dute. Samassi herriko alkatxofaren azoka bisitatu dute, Cagliari hiriburura ere joan dira, eskola dagoen Sanluri herriko gaztelua eta ogiaren musuoa ezagutzeko aukera ere izan dute eta Barumini herrikoan dauden Nuraghi dorreak ere ikusi dituzte, besteak beste.