Patio berriaz erabakitzen

Lehengo astean Sakramentinoetako patio berriaren inguruko hirugarren bilera izan zen. Bertan ikastolako 15 guraso eta irakasle elkartu ziren, eta proposamen desberdinak aztertu ziren, naturak hartu behar duen eremuaren inguruan iritzi desberdinak entzun eta erdibideko proposamen baten alde egin zen.

Ondoren agertzen den planoan, hiru eremu zehazten dira (A, B eta C), eta gune horietan ormigoia kendu eta natura sartu nahi da. Hori horrela izatea erabakitzen bada, ondorengo urratsa patioko txokoak erabakitzea izango da.

Bileran landutako proposamena Sakramentinoetako guraso ordezkariei aurkeztuko zaie, iritzi bilketa egin eta ondoren Artezkaritza Kontseiluak hartuko du azken erabakia. Edozein proposamen edo iritzi izanez gero, idatzi/deitu ikastolara. Informazio gehiago duzuen ondorengo estekan.

http://laskorainikastola.eus/patioberria

Fitxategia: