Ostegun gizeneko jaialdi mundialak!
Sakramentinoetako obrak direla eta bi jaialdi gauzatu ditugu aurten; biak alai bezain koloretsuak izan ziren. Festa ederra egin zuten txikienek Sakramentinoetan. Tolosako Inauteriak hartu zuten gaitzat eta hortxe ikusi genituen 2 urtekoak txupinazoa antzezten, 3 urtekoak Danborradan, 4koak Dianan pijamak jantzita eta 5 urtekoak, berriz, Sardinaren hiletan. Beste behin ere, argi utzi digute gure txikiek, artista handiak eginak daudela.
Lehen Hezkuntzakoak ere ez ziren atzean geratu eskeinitako ikuskizunarekin. Usabalen, euskal kantak hartu zituzten hizpide. Kantu horien aitzakian, 1.mailakoak Saturnino extralurtak bihurtu ziren, 2.mailakoak piratak, 3.mailakoak surferoak, 4.mailakoak lanbide desberdinak, 5.mailakoak Ran rober ran eta azkenekik, 6.mailakoak etxeak eta loreak.
Bi guneetan bizitako festearen adierazgarri dira ondorengo argazkiak.
HHko jaialdiko argazkiak ikusteko: SAKRAMENTINOAK JAIALDIA
LHko jaialdiko argazkiak ikusteko: USABALGO JAIALDIA