HHeko jaialdia
Sakramentinoetako obrak direla eta bi jaialdi gauzatu ditugu aurten; biak alai bezain koloretsuak izan ziren. Festa ederra egin zuten txikienek Sakramentinoetan. Tolosako Inauteriak hartu zuten gaitzat eta hortxe ikusi genituen 2 urtekoak txupinazoa antzezten, 3 urtekoak Danborradan, 4koak Dianan pijamak jantzita eta 5 urtekoak, berriz, Sardinaren hiletan. Beste behin ere, argi utzi digute gure txikiek, artista handiak eginak daudela.