Patio berriarekin amesten
Urtarrilaren 25ean Sakramentinoetako patio berriaz hausnartzeko lehen bilera irekia egin genuen.
15 lagun elkartu ginen eta beheran duzuen aurkezpena erabili genuen prozesuari hasiera emateko.
Prozesu partehartzaile honetan ikasle, guraso, irakasle eta arkitektoen partehartzea bultzatu nahi da, iritziak jaso eta ondoren egingarria den proposamen bat luzatu.
Bileran elkartutakoen artean nahiko iritzi orokorra izan zen aukera hau aprobetxatu behar dugula orain arte patioan izan ez ditugun elementu berriak sartzeko, naturarekin lotuagoak daudenak, eta patioan bertan txoko/eremu desberdinak sortzeko beharra ikusten zen.
- Mugitzeko txokoa: oreka, igo/jaitsi, eskalada, korri egin …
- Aterpea
- Lasai egoteko txokoa: etxetxoa, txabola …
- Mahaiak/aulkiak
- Jolas sinbolikoa
- Esperimentazio txokoa: musika,…
- Hondartegia
Patioko planoa aztertu genuen , aterpe berria non dihoan ikusi, eta egurrezko etxea eta eraikuntza berriko sarreraren arteko eremuan saiakera bat egiteaz hitz egin zen.
Horretarako hainbat argazki ikusi genituen, Catalunya eta Alemaniako adibideak …
Kontuan izan behar da patioaren erabilpena oso handia dela egun osoan zehar, eta neska-mutil, irakasle eta guraso asko ibiltzen direla bertan: ikastolako orduetan, jangelako garaian, arratsaldeetan, gorputz hezkuntzako saioak …
Otsailaren 15ean, asteazkenean, arratsaldeko 17:30ean elkartuko gara berriro Sakramentinoetan, eta bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Ezin baduzue bilerara etorri, zuen proposamen/iritziak laskorain@ikastola.eus helbidera bidali ditzazkezue.
Ordurako hainbat urrats emateko konpromezua hartu genuen:
- LH 1 eta 2ko ikasleekin lanketa egin patioaren inguruko iritziak, proposamenak, beharrak … jakiteko
- Irakasleen iritzi bilketa: Haur Hezkuntzako talde eragileak hainbat proposamen idatzi ditu dagoeneko, orain Lehen Hezkuntzako 1.zikloko irakasleen iritziak jasoko dira
- Artikulu / argazki / erreportaiak: Webgunean atal bat jarriko dugu prozesu honen berri emateko. Bertan artikuluak txertatzen joango gara. Otsailaren 15eko bilerarako hainbat ideia ekartzeko ondo etorriko zaigula iruditzen zaigu.
Kanpo espazioa eraldatzeko beharra garbi dugu, orain aukera ezin hobea dugu eredu desberdinak aztertzeko.
http://www.guraso.eus/nolakoa-izan-beharko-luke-ikastetxeko-jolastokiak/