Nolako patioa nahi dugu Sakramentinoetan?

Dakizuen bezala aldaketa garaiak bizitzen ari gara hezkuntza munduan, eta irailetik aurrera Sakramentinoetan izango dugun eraikuntza berriak horretara bultzatuko gaitu. Orain arte patioari ez zaio behar adina garrantzia eman, hormigoiez betetako eremua izan da, normalean futbolak erdigune osoa hartzen zuelarik.

Hemendik aurrera Sakramentinoetako gunean kanpo espazioari/patioari garrantzi berezia eman nahi diogu, eta horretarako prozesu parte-hartzaile bat irekitzeko asmoa dugu Ikastolako komunitatea osatzen dugun guztion artean: ikasleak, gurasoak, langileak, ikasle zaharragoak…

Prozesuari hasiera emateko datorren asteazkenean, urtarrilak 25, bilera/ideia-iritzi bilketa... egiteko asmoa dugu eta bertan zuen parte-hartzea eskertuko genuke. Arratsaldeko  17:30ean Sakramentinoetan bertan elkartuko gara eta etortzeko asmoa izanez gero ondorengo esteka betetzea eskertuko genizueke.

 

Fitxategia: