Ezagutu Laskorain! Ate irekien jardunaldiak
Abian da HH, LH eta DBH-ko matrikulazio kanpaina.
Urtarrilaren 28an, Haur Hezkuntzako Sakramentinoen gunean ate irekien jardunaldia burutuko da.
Laskorain Ikastolako egurrezko etxean gauzatu da goizeko 11:00etatik aurrera.
Hasteko, zuzendariak eta Haur Hezkuntzako etapako arduradunek sarreratxo bat egingo dute bertaratzen diren guztiei. Ondoren, egurrezko etxea bisitatuko da. Bertan egongo diren irakasleekin hartu-emanak eta galderak egiteko aukera ere izango da.
Amaitzeko, irakasleen eskutik tailerrak egingo dira gerturatzen diren haurrekin.
LH eta DBH ko ate irekiak, berriz, urtarrilaren 30ean izango dira Usabal gunean arratsaldeko 18:00etan.
Gure ikastola barrutik ezagutu nahi duen oro gonbidatuta dago jardunaldietara. Zatoz gurera, ezagutu gaitzazu eta zure seme-alabaren bidaikide izango gara, elkarrekin hazi eta hezi!
Matrikulazioa data: urtarrilak 30 - otsailak 10
Idazkaritzako ordutegia: 9:00-13:00 / 15:00-18:00
Nahiago baduzu, eskatu bakarkako elkarrizketa.
943 697 127 - 943 697 122
Matrikula egiteko ekarri beharreko dokumentuak:
- Gurasoen NANren fotokopia.
- Famili liburuaren fotokopia (guraso eta seme-alaben orrialdeak).
- Famili ugariaren kasuan, kreditatzeko titulua.
- 2 argazki (karneterako erabiltzen direnen tamainakoak).
- Errolda ziurtagiria. (*)
- Kontu Korronteko zenbakia, 20 digitoak.
- 6 € matrikula.
(*) Familiaren bizilekua kreditatzeko; gurasoen lantokiaren gertutasuna kreditatu nahi izanez gero, enpresaren ziurtagiria behar da.