Sahararako janari eta material bilketa

Urtero bezala, hemen dugu ikastolan janari bilketa  egiteko proposamena, “Tolosaldea Sahararekin” elkartearekin gauzatzen dugun elkarlanaren testuinguruan.

Aurten, eskaera aniztu egin digute eta janaria ez ezik, pixa-oihalak eta eskolako tresnak ere bildu ahal izango ditugu.

-Janariak: lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea eta olioa.

-Haurrentzako eta helduentzako pixa-oihalak.

-Konpresak

-Eskola materiala: koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak...

Urtarrilaren 19tik 27ra, ikastolaren sarreretan jarriko dira guneak ikasleek dakartena pilatzeko.

Ea aurten ere aurreko urteetan bezain eskuzabal jokatzen dugun!!

Eskerrik asko guztioi.