3D inpresora muntatzen Batxilergoan
Teknologia arloaren berritzean kokatuta 3D inpresioaren munduan lehen urratsak ematen hasi gara. Lehen inpresora erosi dugu kit moduan eta honen muntaketan aritu da Batxilergo 2. mailako ikasle talde bat. Ikasle hauek bospasei arratsaldetan elkartu dira lanerako eta urratsez urrats lortu dute inpresora muntatzea. Lehen probak egin ondoren urte berriarekin batera jarriko dugu lanean Teknologia arloko proiektuetan laguntza emateko.