Sahararrak gurean

"Laguntza bat, irrifar bat" gaitzat hartuta, berriro Merkatu Txikia antolatu du Laskorain Ikastolak Eguberrietan Kultur Etxean. 21 urte badira hasi ginela kooperazioa eta elkartasuna lantzeko ekimen honekin. Dakizuen bezala, lortutako irabaziak bi Gobernuz Kanpoko Erakunderi bideratzen zaie bere proiektuak gauzatzeko: Ibarratik Misio Taldea eta Tolosaldea Sahararekin. Bide honetan, bigarren Hezkuntzako ikasleek Tolosaldea Sahararekin taldeko ordezkari bat eta Saharako lagun batzuen bisita izan dute, lurralde hartako egoera ezagutzeko.

Merkatu Txikian bi modutara parte har daiteke: alde batetik etxean erabilerarik gabe, alferrik ditugun arropak, jostailuak, liburuak... emanez eta bestetik, bilketa muntaketa eta salmentan parte hartuz Eguberrietako oporretako egun horietan. Izena emateko lotura duzue hau: 

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeD9I-eJBcLKOrTKZQ2oUaI-07u3vmyF7cpIVNS0S9o_Fdigw/viewform