Merkatu Txikia
Dakizuen bezala, duela 21 urte Merkatu txikia ekimena martxan jarri genuen, eta geroztik urtero antolatzen dugu. Gure helburua kooperazio eta elkartasun baloreak ikasleekin gelan lantzeaz gain, ekintza jakin honetan ikastola komunitatea osatzen dugun guztion partaidetza bultzatzea da.
”Laguntza bat, irrifar bat” lelopean gauzatuko dugun ekintzaren bitartez, bi proiektuen artean banatu nahi dugu gure laguntza, “Ibarratik misio taldea” eta “Tolosaldea Sahararekin” G.K.Eak lantzen ari direnak hain zuzen ere.
Proiektu hauek bideratzeko, ikastolako kide guztion partaidetza -ikasle, ikasle ohi, irakasle eta gurasoena-, ezinbestekoa dugu. Batetik etxean erabilerarik gabe, alferrik ditugun arropak, jostailuak, liburuak... ikastolara ekar ditzakegu. Bestetik antolaketa lanerako guraso, langile eta ikasleen beharra dugu. Hiru lan dira guraso bezala egin ditzakezuenak:
- Bilketa: dendek ematen dituzten produktuak biltzean datza lana eta honetarako gutxienez 16 lagun behar ditugu. Aldez aurretik batxilergoko ikasleak pasatzen dira dendetatik eskaera gutuna banatzera eta ondoren gurasoak joaten dira laguntza jasotzera eta biltegira ekartzera.
- Muntaia: kultur etxeko aretoa salmentarako prestatzean datza lana eta honetarako 15 lagun gutxienez behar ditugu goizez edota arratsaldez.
- Salmenta: produktuak saltzeaz arduratzean datza lana. Irekita dagoen bitartean (abenduaren 26tik urtarrilaren 5era) txanda bakoitzeko hiru heldu arduradun behar ditugu gazteen laguntzaz salmenta bideratuko dutenak. Txanda bakoitzak 3 orduko lana egin beharko luke ( 10:00-13:00 edo 17:00-20:00)
Parte hartu nahi baduzu, mesedez, ondorengo eranskina bete eta ondoren, bolondres guztiekin jarriko gara harremanetan.
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeD9I-eJBcLKOrTKZQ2oUaI-07u3vmy...
Merkatu Txikirako gauzak ( egoera onean dauden jostailuak, erropa erabilgarriak, liburuak, altzari txikiak....) abenduaren 19ko astean hasiko gara biltzen.
Abenduaren 19-20-21 eta 22an, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara zerkausi kalean, estanko ondoko lokalean egongo gara bauzak biltzen.
Abenduaren 23an Kultur Etxean egongo gara dena antolatzen, beraz egun horretan goizez edo arratsaldez zuzenean Kultur Etxera eraman ditzazkezue Merkatu Txikiko gauzak. Eta noski, Merkatu Txikia irekita dagoen egunetan zuzenean bertara eman ditzazkezue ere.