Bide heziketa
LH3. mailako ikasleek bide heziketako ikastaroa burutu dute ikastolan.
Horretarako, Tolosako Udaletik bi udaltzain etorri ziren. Hasteko eta behin, azalpen bat eskaini zien ikasleei. Trafikoko seinale bakoitzak zer adierazten zuen ezagutu ostean, gela bakoitza bi taldetan antolatu zen. Talde batek, patineteekin, patioan jarritako ibilbide bat gauzatu behar izan zuen seinale guztiak errespetatuz. Beste taldeak, berriz, errepide inguruan gertatu litezkeen egoera ezberdinak errepresentatzen zituzten argazkiekin jolasean ibili ziren. Irudiek erakusten zutena zuzen edo oker ote zegoen hausnartzen ibili ziren.