Gorputzaldiak

Lehen Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4.mailako ikasleei zuzendutako programa da honakoa. Proiektu honek dantzaren balioak eskola eremura hurbildu nahi ditu eta dantzak ekar ditzakeen tresna pedagogikoez aberastu. Gorputza eta mugimenduaren bitartez gaitasun sozioafektibo ezberdinak lantzen dira saio hauetan,. Esate baterako, enpatia, asertibitatea, konfiantza…

Ikaskuntza kooperatiboak ere badu garrantzia unitate hauetan, ekintza asko esperientzia sozialetan oinarritzen baitira eta ikasleen arteko informazio trukea eta interakzioa ere bilatzen baitira. Ikasturtean zehar, maila bakoitzak hiru gaitasun sozioafektibo lantzen ditu hiru unitate didaktikotan banatuta. Azken aste hauetan, lehenengo unitatea gauzatu dute talde ezberdinek. Hona hemen zenbait argazki.