Errigora

Zuri esker ametsak egi bihurtzen jarraitu nahi dugu. Batetik, Nafarroa hegoaldean haur eta helduen euskalduntzeak aurrera egin dezan zure ekarpena behar dugu. Baina, bestetik, amets berriak ere bete nahi ditugu: euskararen beharrizanetatik izan beharretara jauzi egin nahi dugu. Euskara kalera atera nahi dugu. Zonalde zigortu hau lurralde euskaldun imajinatu nahi dugu.

Aurtengoan, gainera, bi saski izango dituzu aukeran: beltza eta zuria. 20 ekoizle, produktu berriak... Inoiz baino eskaintza zabalagoa; inoiz baino Errigorago!

Eskaera Ikastolako idazkaritzan edo ondorengo estekan egin dezakezu. Saskiak ikastolara ekarriko dituzte.

Irabaziak Nafarroa hegoaldeko Ikastola eta euskalgintzako erakundeentzat izan dira. Animatu!