Erasmus+eko lagunak gure artean
Erasmus+ proiektuaren harira, 34 ikasle izango ditugu, igandera bitarte, gure ikastolan eta etxeetan. Proiektuko lanak egiteaz gain, Tolosa, Donostia, Zugarramurdi eta Baiona ikustera eramango ditugu.
Bi urteko proiektu honen barruan, pasa den ikasturtean Flandrian elkartu ginen hiru ikastetxeetako irakasle nahiz ikasleak eta, aurten, Laskorainen jarraituko dugu hizkuntza gutxituen inguruko lanketa egiten.
Europako beste hizkuntza minorizatuei buruzko informazio eta beraien esperientzien berri izateko baliatu nahi dugu proiektu hau.
Udalak harrera egin die parte-hartzaile guztiei udaletxean. Lehenik eta behin, alkateak proiektuaren garrantziaz hitz egin eta ikasle zein irakasleei ongi etorria eman die. Ondoren, Tolosaldeako laburpen-bideo txiki bat ikusi dute herriko bisita gidatuarekin hasi aurretik.
Proiektuko web orria ondorengoa da
28 kanalekoek grabaturiko bideoa