Hezkidetza Bigarren Hezkuntzan
Udalak bultzatutako Hezkidetza programaren barruan, bi saio desberdin izan dituzte Bigarren Hezkuntzan. DBH 4. mailako ikasleek Nerabezaroa eta sexu-harremanak aztertu dituzten klasean eta beraien gurasoek ere formazioa saioa izan dute gai honi buruz. Bestalde, Batxilergo 1. mailako ikasleak Beldur Barik-eko Hi haiz hi lehiaketarako lanketa ari dira burutzen lehen ebaluazio honetan, Tutoretza eta Etika klaseetan, horretarako Josebe Iturrioz adituaren formazio saioak jasoz.