Ate irekiak ikastolan

ATE IREKIAK JARDUNALDIA: Urtarrilak 31, 11:00etan

LEKUA: Laskorain Ikastolako Sakramentinoak etxe berrian.

NORENTZAT: Datorren ikasturterako matrikulatuko diren guraso berrientzat. Bertan elkar ezagutu eta ikastola ikusteko aukera izango duzue. Gainera, SUN MAGOA izango dugu gure txikiekin jolasean. 

 

"Herritik sortu ginelako eta herriarentzat dihardugulako. Kooperatiba garelako. Lan egin eta erabaki, taldean egiten dugulako. Euskara eta euskal kultura, geurea hezkuntza euskalduna delako. Ikasle euskaldun, eleanitz, buru-askeak formatu nahi ditugulako. Bikaintasuna ikasle guztien hobekuntza dela sinesten dugulako. Irakasle eta profesional trebe eta trebatuak ditugulako eta etengabeko formazioan dihardutelako. Gurasoek ere buru-belarri dihardutelako. Eredu propioa dugulako, Euskal Herrirako eredua, Europara ateak zabalik dituena. Horregatik, zu, hura, zuek, haiek, gu, ni… ikastolan, denok gara GU."

 

Matrikula epea : Otsailaren 2tik 13ra

Ordutegia:  9:00 – 13:00  / 15:00 – 18:00

(Oharra: Otsailak 12 eta 13ko ordutegia: 9:00-13:00)

Telefonoa: Sakramentinoak 943 697127 / Usabal 943 697122

Emaila: laskorain@ikastola.net

 

MATRIKULA EGITEKO EKARRI BEHARREKO DOKUMENTUAK:

  • Gurasoen NANren fotokopia.
  • Famili liburuaren fotokopia (guraso eta seme-alaben orrialdeak).
  • Famili ugariaren kasuan, kreditatzeko titulua.
  • 2 argazki (karneterako erabiltzen direnen tamainakoak).
  • Errolda ziurtagiria. (*)
  • Kontu Korronteko IBAN zenbakia
  • 6 € matrikula.

 

(*) Familiaren bizilekua kreditatzeko; gurasoen lantokiaren gertutasuna  kreditatu nahi izanez gero, enpresaren ziurtagiria behar da.