Leku aldaketak
Jakingo duzuen bezala, datorren ikasturtean, Sakramentinoetako eraikuntza zaharraren obrak direla eta, leku aldaketa ugari izango dira. HH osoa Sakramentinoetan kokatuko da, batzuk egurrezko egoitza berrian (Haurreskolako zati bat, HH 2, 3 eta 4ko bi gela) eta besteak Haur Txokoaren gaineko geletan (HH 4ko bi gela eta HH 5 osoa). LH 1 eta 2. maila Usabalen ariko dira eta LH 4. mailakoak Paper Eskolan. Gainontzeko mailek gaur egungo ikasgune beretan jarraituko dute.
Ikasturte honetako azken egunetan, ikasle handiak ikastolan zeudela aprobetxatuz, egin ziren aulki, mahai, armairu eta bestelakoen trasladoak. Irakasleak lan horietan ari ziren bitartean, LH 1-2ko ikasleak Kazkabarrako begiraleekin aritu ziren hainbat aktibitate egiten. Beraz, gure eskerrik beroenak bai DBHko ikasleei eta baita Kazkabarrako lagunei lan astuna arintzen laguntzeagatik.