Batxiler 2-koen agurra
Ekainaren 17an, Batxilergo bigarren mailako ikasleen bazkaria egin zen Usabalen. Ikastolako ibilbidearekin amaitu eta bide berri bati ekiteko mahai inguruan elkartu ziren ehun bat lagun. Irakasleek prestatu eta zerbitzatutako bazkaria jan zuten lehenik. Ondoren, bertso batzuk ere kantatu zizkieten ikasleei. Bertso horiek diploma batean bilduta ikasle bakoitzak berea eraman ahal izan zuen etxera. Ikasle batek ere prestatu zituen hainbat bertso eta gitarraz lagunduta abestu zituen. Musika eta dantza saioak ere izan zuten bere tokia bazkal ondoren. Jai giro ederrean agurtu ziren, beraz, irakasle eta ikasleak.