Eskola kirolaren amaiera
Larunbatean izan ziren aurtengo Eskola Kiroleko asteburuko azken jardunaldiak. LH 3-4ko ikasleak Uzturre inguruan ibili ziren ur jauzia, ospitale zaharra eta telegrafo dorrea ikusten eta LH 5-6koek Zumardia egitasmoaren barruan eskalada, piraguismoa eta orientazioa praktikatu zuten. Gogoratu udan ere izango duela jarraipena Zumardia proiektuak. Bestalde, asteartean bukatu ziren Eskola Kirolako saioak.