Catalunyako abesbatzarekin trukea
Begues-eko (Bartzelona) Coralib abesbatza maiatzaren 27tik 29ra Tolosan izango da, gure Ikastolako abesbatzak apirilean egin zion bisita itzultzeko.
Begues 6.000 biztanleko herria da, hiriburutik 25 kilometrotara. Bertako institutuko abesbatza da datorrena, 12-15 urte arteko 20 ikaslez osatua, Manel Cubeles zuzendari dutela. Asteburuan familia tolosarren etxeetan izango dira. Ostiralean, kontzertua eskainiko dugu bi abesbatzek Sakramentinoen elizan 20:00etan, larunbatean Donostia bisitatzeko aprobetxatuko dugu eta igandean itzuliko dira etxera.
Kontzertuan bi abesbatzek parte hartuko dugu. Laskoraingo abesbatza, 60 lagunek osatzen dute, oraingoan 10-13 urte arteko 30 neska-mutilek abestuko dute Naiara Mintegiaren zuzendaritzapean.
Elkartruke honen helburuak Laskorain abesbatza motibatzea eta indartzea, harremanak sendotzea, beste abesbatza eta herrialdea ezagutzea dira.
Ez da bi abesbatza hauen arteko lehen elkartrukea, 2011n ere burutu genuelako. Aurretik Erroman 1999an, Vilafranca del Penedes (Bartzelona) 2004an, Luanco (Asturias) 2006an eta Bartzelonako abesbatzarekin 2009an beste truke batzuk izan ditu Laskorain abesbatzak.