HH 4 Larraulen
Lau urteko neska mutilak ere irteera egin zuten pasa den ostegunean. Larraulen igaro zuten eguna. Eguraldiari dagokionez, ordea, ez zuten zorte handiegirik izan. Dena den, oinetako egokiak jantzi, xira soinean, motxila bizkarrean eta ilusioz gainezka joan ziren eguna pasatzera. Herriko frontoien jolasean ibiltzeaz gain Larrola baserria bisitatzeko aukera ere izan zuten ikasleek. Bertan, behiak eta txahalak gertu gertutik ikusteko aukera izan zuten.