HH 2 Gaztelun
Joan den ostiralean, HH 2-ko ikasle eta irakasleek egun pasa egin zuten Gaztelura. Eguraldi zoragarria lagun, gustura eta pozik ibili ziren ikastolako txikiak. Motxilak bizkarrean hartuta, autobusez gerturatu ziren Gaztelura. Ibilalditxo bat egin zuten lehenik inguruaz gozatuaz. Animaliak larrean, koloretako loreak belazeetan, baserriak… alde guztietan zegoen zer ikusia. Jarraian frontoi eta parke inguruan ibili ziren jolasean. Lasai bazkaltzeko tartea ere hartu zuten. Eta jakina, jaten bukatu orduko jolasari ekin zioten berriz ere. Indarrak agortuta baina egun eder bat igarota itzuli ziren denak berriz ere ikastolara.