LH3-ko irteera
Pasa den asteazkenean, LH 3. mailako ikasleak, Estibalizen izan ziren egun pasa. Egunero bezala, goizeko 9:00-etan elkartu ziren ikastolan eta autobusez, aipaturiko tokira joan ziren. Bertara iritsi orduko, hango zelaietako mahai eta aulkietan utzi zituzten beraien motxilak eta jolasari ekin zioten.
Hamaiketakoa jateko tartetxoa ere hartu zuten eta ekosistema zer den eta zerez osatuta dagoen ikasten aritu direnez, askok, inguruko gauzak aztertuz jarraitu zuten.
Han inguruan bazkaldu eta gero, autobusez, Nestle fabrikara joan ziren.
Hasieran, bideotxo batez lagunduaz, bertako funtzionamenduaren azalpen batzuk eman zizkien; eta, jarraian, barruko instalakuntzak ikusteko aukera izan zuten. Oso gustukoa izan zuten bisita, gainera, amaieran, izozki goxo batez disfrutatu ahal izan zuten.
Borobilduz, eguraldia lagun izan zutela, egun polita igaro zuten.