LH2 Orion
Apirilaren 28 eta 29an, LH 2. mailako ikasleak Orioko Txurruka aterpetxean izan ziren. Ostegun goizean gurasoak agurtu eta ostiral arratsaldera bitartean, hamaika abentura bizitu zituzten. Eguraldi zoragarria lagun, aterpetxeko txoko guztietan jolasean ibili ziren ikasleak. Ibilalditxo bat ere egin zuten Zarauzko kanpinera, baita Orioko kai-muturrera ere. Altxorraren bila, kantaldiak, dantzaldiak… indar guztiak agortu bitartean geratu gabe ibili ziren gure neska mutilak. Errepikatzeko moduko esperientzia inondik ere!