Liburu eguna
Liburuaren Nazioarteko Eguna izanik, aurreko ostiralean hainbat ekitaldi izan ziren Ikastolan. Sakramentinoetan, HH eta LH 1-2ko ikasleek elkarren artean ipuinak eta olerkiak irakurtzen aritu ziren. Usabalen, LH eta DBH 1-2ko ikasleek hizkuntza desberdinetan irakurraldiak egin zituzten megafoniaz. Guztira 13 hizkuntza desberdinetan hitz egiteko gai diren ikasleak elkartu ziren: txinera, arabiera, ukraniera, poloniera, holandesa, alemana, frantsesa, ingelesa, portugesa, katalana, galegoa, gaztelera eta euskara. DBHko ikasleek ahoz gorako irakurketa egin zuten euskaraz areto nagusian eta irakurle bakoitzari larrosa bana eman zieten. Ekintza haunekin ikasleak irakurtzera bultzatzea zen helburua.