HH2 ipuinaren astea
Azken egun hauetan, HH 2ko ikasleen hainbat guraso geletan izan dira ipuinak kontatzen. Etxean, euren haurrei kontatzen dizkieten istorioak ikasgelara ekarri dituzte, beraz. Familiek egin ditzaketen ekarpenak oso aberasgarriak direla argi geratu da beste behin ere. Gurasoak ipuin kontalari eta ikasleak ikus-entzule. Mila esker liburuak esku artean hartuta gerturatu zareten guraso guztiei!