Eritreako errefuxiatuak
Apirilaren 20an, Eritrea eta Siriako txirrindularien bisita izan zuten DBH 3ko ikasleek eta "PROIEKTUA TXIRRINDULARITZA SOLIDARIOA"ren ekimenez etorri ziren ikastolara. Gazte hauek, Eritrea eta Siriatik ihes egindako errefuxiatu politikoak izanik, Herbeeretan bizi dira eta denbora batez Euskal Herrian izan ditugu entrenatzen. Izan ere, Euskal Herria aproposa da txirrindularitzarako duen orografia medio.
Ikaleek makina bat galdera egiteko parada izan zuten gazte hauen jatrrizko lurraldeari buruz, bai eta beraien bizimodu eta ohiturei buruz ere. Ekintza polita benetan, aberasgarria eta gizarte zein social sciences arloetan lantzen ari diren currriculumarekin uztartuta. Hain zuzen ere, munduko desorekak, konflikto armatuak eta ekintza solidarioak bultzatzen dituzten ONG en inguruan ari baitira.