Papera egiten
LH 2. mailako ikasleak papera egiten jardun dira aste honetan. Birziklapena gaia aitzakiatzat hartuta, periodiko paperak birziklatuz, paper orri berriak sortu dituzte ondoren eurak marrazkitxoren bat egiteko. Lau pausotan gauzatu dute prozesua. Lehenik, egunkari paperak txikitu dituzte. Ondoren uretan beratzen jarri dituzte paper zatitxo txikiak. Jarraian xehe xehe egin eta azkenik, galbaheak erabiliz masa xukatu eta orriak lehortzen jarri dituzte. Prozesua zuzen zuzenean ezagutu eta bizitzeko aukera izan dute, beraz, neska-mutilek.